INSKRIPZIOAK

ARDOI FUNDAZIOA - Ardoi

Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta saskibaloia sustatzea du xede, bereziki Zizur Nagusian, jatorriz herri horretakoa baita, hantxe dauka helbidea eta bertan ere oso sustraitua dago.

Bi bide darabiltza bere xedeak lortzeko:

1
Eskola bat. Bertan, hainbat adinetako ehunka neska-mutilek ikasten dute saskibaloiaren bidez eta giza nahiz kirol aldetik garatzen dira.
2

Maila nazionaletan ari diren goi mailako hainbat talderen bidez. Izan ere, beren babesleek lagundurik, Ardoi Nafarroako saskibaloiaren erreferentziazko erakundeetako bat da.

IKUSI TALDEAK

Kirol jarduera hutsak alde batera utzita, Ardoi Fundazioak gizarte konpromiso handia dauka, fundazioaren estatutuetan beretan jasotakoarekin bat. Jenderik ahulena saskibaloiaren bidez gizarteratzeko edo beharrean diren giza talde zaurgarriei laguntzeko egiten dituen ekimenak dira horren erakusgarri.

GURE BALIOAK

GIZARTERATZEA

Gure xedea da gure erakundeari lotzen zaizkion jokalariek, entrenatzaileek eta gurasoek saskibaloia gizarteratzeko bidea dela sentitu eta erabiltzea.

KONPROMISOA

Saskibaloia dibertitzeko bidea dela ulertzen dugu, baina aldi berean, konpromisoa, talde lana, ahalegina, sakrifizioa eta hobetzeko eginahala… behar dituen jarduera dela.

ERRESPETUA

Lehian aritzen gara, baina ez dugu sinesten garaipena kosta ahala kosta lortu behar denik. Oroz gain, taldekidea, entrenatzailea, arauak, arbitroak, aurkaria, kirola eta jokoa errespetatu behar dira.

BERDINTASUNA

Ardoi Fundazioan denok dugu lekua. Gure eskola Zizurko haurrentzat da, alde batera utzita nongoak diren, zer ezaugarri fisiko dituzten edota zer kirol maila duten. Nahi izatea da baldintza bakarra: jokatu nahi izatea, entrenatu nahi izatea, gozatu nahi izatea, hobetu nahi izatea…

IKASKUNTZA

Saskibaloia, hazteko, garatzeko eta ikasteko, ez soilik alderdi teknikoetan, baita ohitura osasungarriak hartzeko (norberaren higienea, elikadura osasungarri eta orekatua…), nork bere burua ezagutzeko (huts egitearen eta etsipenaren aurreko tolerantzia) edo enpatia (adiskidetasuna, babesa, kiroltasuna…).

Historia

Zizur Nagusiko saskibaloia ARDOIk garatu du eta hainbat etapa izan ditu egungo egoerara iritsi arte, hots, 30 talde baino gehiago ditu eta lizentziarik gehien dituen klubetako bat da Nafarroan. Lehen bi etapetan bi entrenatzaile izan ziren ardatz, biak ere zuzendari bihurtutakoak, gaur egun garen hori sortzeko. Izan ere, sorkuntza eta garapeneko lehen etapak José Mari Pombo izan zuen buru; bigarrenak, berriz, hau da, finkatze-etapak, Iosu Janices, harik eta egungo etapara iritsi arte, Fundazioaren arora, alegia.
GEHIAGO JAKIN

ERAKUNDEA

Fundazioaren Patronatuak ordezkatu eta administratzen du Fundazioa eta, halaber, Fundazioaren estatutuak, balioak eta printzipioak betearazteko eta gordetzeko ardura dauka.

3 urtean behin berritzen da, eta gurasoek, jokalariek, entrenatzaileek eta Zizur Nagusiko Udalaren bi ordezkarik osatua dago. Patrono kargua betetzea erabat da doakoa; horrenbestez, ez dago aurreikusia inolako ordainsaririk.

Gaur egun, honela dago osatua:

Lehendakaria: José Luis Oreja
Lehendakariordea: Ricardo Asiáin
Diruzaina: Amaia Elso
Idazkaria: Rubén Nava

Vocales:
Erik Zabala
Íñigo Pascual
Jaione Valle
Jean Michel Larrañeta
Jordi Pujol
Miguel Embid
Pedro Balboa
Vicente Ruz
Alcalde de Zizur Mayor
Concejal de Deportes de Zizur Mayor

BABESLE

Babesle instituzionalak

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.