INSKRIPZIOAK

EGIN ZAITEZ BLUE

HONA HEMEN ARDOI NAFARROAKO SASKIBALOI FUNDAZIOAREN JARRAITZAILE-TXARTELA.

Nortzuk izan daitezke bazkide jarraitzaileak?

Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioko edozein jokalari, lagun, senide edo zale.

Zergatik egin beharko nuke bazkide jarraitzaile?

Fundazioari laguntzeko modu ona da, Fundazioak saskibaloia Zizur Nagusiko eta inguruko haur guztiengana hurbiltzeko lana egiten jarrai dezan, bai eta bere gizarte lana garatzen eta hedatzen jarrai dezan ere.

Zer abantaila izanen ditut?

Lehenik eta behin, Zizur Nagusiko saskibaloia garatzen laguntzeak dakarren poza. Horrez gain, lehentasuna izanen duzu gure pabilioian sarrerak erreserbatzeko, lehen taldeen partidetarako, eta gure babesleen kirol materialaren eta oparien zozketetan sartzeko aukera
izanen duzu.

Nola eginen naiz jarraitzaile?

Denboraldi bakoitzeko 30 euro ordainduz izan zaitezke bazkide jarraitzailea. Horretarako, aski duzu erantsita dagoen formularioa eta helbideratze-agindua betetzea eta behar bezala beteta aurkeztea Fundazioko saskibaloi bulegoan.

    TXARTEL ZALEAREN ESKAERA

    This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.