INSKRIPZIOAK
< JARDUERAK

3x3 Torneoa - Ardoi

Eskola-saskibaloiaren jaia da, goiz oso bat Zizur Nagusiko ikastetxe guztietako ikaskideekin batera kirolean aritzeko eta jolasteko.

Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioak bere ohiko 3×3 Torneoa antolatzen du, 2013az geroztik. Eskola-saskibaloiaren jaia da, goiz oso bat Zizur Nagusiko ikastetxe guztietako
ikaskideekin batera kirolean aritzeko eta jolasteko.

Lagunarteko txapelketa da denboraldiari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako, 2., 3., 4. eta 5. mailako haur guztiei irekia, saskibaloia ezagutzera emateko oraindik ere hartan ari ez diren haurren artean. Izan ere, taldeak gehienez osatzen dira Fundazioaren talderen batean ari diren 2 jokalarirekin. Gainerakoak, berriz, ohikoan jokatzen ez duten ikaskideak izan behar dira.

Ekitaldian giro ona izaten da, udal kiroldegiko harmailak senideez eta lagunez lepo beterik, eta parte-hartzaile guztiendako sorpresaz beterik. Fundazioaren eta hartan kide garenon egun handietako bat da. Erreparatu datei eta ez galdu!

torneo