INSKRIPZIOAK
< JARDUERAK

Eguberriko zozketa handia - Ardoi

Aurten, ez ahaztu zuen txartelak erosteaz. Eta zorte on!

Eguberri aurreko asteetan gure jokalariak errege mago eta olentzero bihurtzen dira. Haiek berek saltzen dituzte Eguberriko ohiko zozketarako txartelak, haiek eramaten diete zortea lagun, senide eta ezagunei. Eta urteko azken partidan, zozketa egin eta dozenaka sari banatzen ditugu, guztiak ere gure babesleek eta laguntzaileek emandakoak.

Hemendik, beraz, bihoazkizue eskerrak ekimen hori ahalbidetzen duzuen guztiei. Eta aurten, ez ahaztu zuen txartelak erosteaz. Eta zorte on!