INSKRIPZIOAK
< JARDUERAK

Udako Campusa - Ardoi

Etorriko zara? Denboraldi berriaren aperitiboa da, 6 urtetik 13ra bitarteko haurrak basketean jokatzeko eta jolasteko.

Udan ere ez gara saskibaloiaz ahazten. Urtero, campus bat antolatzen dugu, denboraldi berriaren aperitiboa da, 6 urtetik 13ra bitarteko haurrak basketean jokatzeko eta jolasteko,
ikasturte berria hasi baino lehen. Zizurko neska-mutilentzat da, alde batera utzirik saskibaloian aritzen ote diren Fundazioan, eta astebeteko iraupena du. Egun bakoitzean, gauza asko egiten dira, hala nola jolastu, udal igerilekuan bainatu, tailerrak eta bestelako jarduerak egin, eta jakina, saskibaloian aritu.

Fundazioko Eskolako monitore eta entrenatzaileak arduratzen dira jarduerak antolatzeaz eta Campusean neska-mutilei lagun egiteaz.

Merezi du, parte-hartzaileek ederki gozatzen dutelako. Oro har, abuztuko azken astean egiten dira; beraz, erne ibili eta emazu izena epea ireki bezain laster, lekuak mugatuak baitira.

Zain gauzkazu! Izena emanen duzu?