INSKRIPZIOAK
< JARDUERAK

Jaietako txosna - Ardoi

Karrikara ateratzen gara, gainerako zizurtarrekin batera herriko festez gozatzeko. Irailean Zizur Nagusiko jaiak ospatzen dira, eta Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioa ere karrikara ateratzen da, gainerako zizurtarrekin batera festak gozatzeko. Urtero, gure txosna paratzen dugu, klubean gauden guztion topagunea da, baina herriko gainerako bizilagunein ere irekia dagoena.

Boluntarioek egiten dute lana txosnan, gehienbat jokalariek, entrenatzaileek eta gurasoek. Eta festek dirauten bitartean, egunero bai egunez bai gauez, festa egiteko tokia da edateko,
abesteko eta, jakina, saskibaloiaz hitz egiteko.

Aurten ere zure zain egonen gara. Gozatu festak gurekin!